XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...)... Orrela gertaera xamur ura kristau guztiei gogorazten zien: onelako jai aundirik egin ez arren, oraindikan jai gordetzen da.

Erramu igandea.

Aste santuko jaiak egitera kristauak urrutitik etortzen ziran.

Erramu eguneko Jesusen sarreraren oroipenaz, atsaldeko bostetan eliz-jira ikusgarria ateratzen zan Olibeteko mendian egindako elizatik.

Aurretik Obispo Jauna zijoan.

Jai artan jendetza aundia batutzen zan: aur txikiak ere, oñak lurrean jartzeko gauza ez izan arren, beren amaren besoetan joaten ziran, eta bere esku txiki eder pollitetan erramu edo olibo ostoak zaramazkitela deadar egiten zuten Hosanna onetsia izan bedi Jainkoaren izenian datorren Israel-Erregea....

Abesti xamur eta alaien artean Obispo Jauna asto baten gañean eseri ta sartzen zan.

Orrela kristau guztiei, Erramu egunean Jesusek egin zuen sarrera, gogora ekartzen zien.

Jerusalenera eldu orduko illuntzen zuan eta Anastasi-elizan sartzen ziran denak, arratsaldeko otoitza egitera.

Astelen eta asteartian etzan gauza berezirik egiten, gutxi gora bera garizuma bitartean egiten zana besterik ez.